2022-07-03

XXI. AIZKORRIKO LAGUNEN EGUNA

Ekainaren 17an, Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiko, Junior Traileko eta Kilometro Bertikaleko boluntarioen afaria egingo da Aitxuri Herri Eskolako patioan. Hemen duzu aurten parte hartu duten boluntarioen zerrenda. Boluntarioa bazara eta zerrenda honetan agertzen ez bazara jarri Zegamako Udalarekin harremanetan 943801115 telefonora deituz.



2022-06-03

2022ko UDA GAZTELEKUAN. IZEN EMATEA

Hainbat ekintza antolatu dituzte Bele Gazte Gaztelekukoek nerabeekin udan egiteko. 

Izen ematea ekainak 3tik 10era izango da. 

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.


2022-05-29

XXI. ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIA

Maiatzaren 27-29 asteburuan itzuliko da Zegamara XXI.ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIA.

Maiatzaren 27an, ostiralean, VIII. ZEGAMA-AIZKORRI KBa ospatuko da eta maiatzaren 29an, igandean, XXI. ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIA ETA XI.ZEGAMA-AIZKORRI JUNIOR TRAIL lasterketa.

Informazio gehiagorako klikatu albistean. 


2022-04-12

HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAKO ESKAINTZA

Ekaina eta uztailean udaleku irekiak eta udako haur txokoa antolatu ditu Udalak haurrentzat eta Bele Gazte Gaztelekuan nerabeentzat ere izango da zer eginik uda partean.

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean eta atxikita dagoen dokumentuan zehaztasun denak dituzue.



2022-03-18

ZEGAMA HERRI FEMINISTA BATERUNTZ. AURKEZPEN BILERAK NERABEENTZAT

BELE GAZTE GAZTELEKUAN  EKIMEN BERRITZAILE bat aurrera eramango dute datozen astetan. 

Ostiral honetan, martxoak 18, adin taldeka bilduko dira gaztelekuan, nerabeei proiektua esplikatu asmoz.

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.


GIPUZKOA ETA ARABAKO PARTZUERGO OROKORREKO MENDIEN GAINEKO ERABILERAK ETA APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA ONARTZEKO ESPEDIENTEA KONTSULTA GEHIGARRIA

GIPUZKOA ETA ARABAKO PARTZUERGO OROKORREKO MENDIEN GAINEKO ERABILERAK ETA APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA ONARTZEKO ESPEDIENTEA
KONTSULTA GEHIGARRIA
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorreko mendien gaineko erabilerak eta aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa pertsonen eskubide eta interes legitimoei eragiten dien arau baten aldaketatzat jo daitekeenez, Ordenantza hori aldatzeko proiektuaren testua Segurako Udalaren web orrian eta iragarki-taulan argitaratzen da, eragindako herritarrei entzunaldia emateko eta beste pertsona edo erakunde batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarriak biltzeko (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 133.2 artikulua).
Entzunaldi-epea 15 egun baliodunekoa izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Epe horretan, hartzaileek egoki iritzitako ekarpenak egin ahal izango dituzte.
Hartzaileek posta elektroniko honen bidez helaraz ditzakete ekarpenak: udala@segura.eus
Horretarako, erantsina jasotzen da aldaketaren testu osoa.


2021-12-31

Zegamako bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia.

Zegamako Udalak jakitera ematen du Udalbatzari dagokiola udalerri honetako bake-epailea (titularra eta ordezkoa) izendatzea, honako lege eta araudietan ezarritakoarekin bat: Aginte Judizialaren Lege Organikoa, 99. artikulutik 103. artikulura bitarte; 1995eko ekainaren 7ko 3/95 Bake Epaileen Araudia.      
Eskaerak Zegamako Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, deialdiaren erantsitako iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei laneguneko epean.Horren arabera, eskaerak aurkezteko epea 2022KO URTARRILAREN 31N amaitzen da.            




Denera 13 orrialde