Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Udalek gurasoei zuzendutako TREBA Gurasoak prestakuntza ekimena jarri dute abian. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek. Zegaman, haur eta nerabeen gurasoentzako (0-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat) “HARREMAN OSASAUNTSUAK LAGUN ARTEAN” hitzaldia antolatuko da. Maiatzaren 7an, asteartea, 18:15etatik 19:45etara Gaztelekuan izango da Nerea Mendizabal trebatzailearen eskutik eta hitzaldia euskaraz izango da. Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da maiatzaren 6 aurretik. Informazio gehiagorako deitu 690264843 telefonora.

Dokumentuak