Alkatea

Agur eta ongi etorria Zegamako Udalak prestatu duen Web orrira. Gipuzkoako mendebaldean, Nafarroako eta Arabako lurraldeekin muga egiten duen Zegama, gure herria gertuago ezagutzeko aukera eskaini nahi dizugu.

Aizkorri magalean, Aizkorriko Parke Naturalaren sarreran, kokatutako 1500 biztanleko herria dugu Zegama. N-1 errepidetik 5 minutura eta Donostia, Iruña eta Gasteiz ordu erdira dituena. Donejakue edota Santiago Bideak, erromes eta turistei irekita bizi den Zegama zeharkatzen du. Zegama eta Aizkorrik bat egiten duten txokoan bizi gara, naturan murgilduta eta berarekin bat eginda.

Web orri honen bidez aukera duzu gure herria hurbilagotik ezagutzeko, gure jarduera eta ohituren berri izateko eta besteak beste, gure historia eta egungo errealitatea jakiteko.

Erromatarren presentzia, arte erromanikoa, lehen guda karlistako jenerala izan zen Tomas Zumalakarregiren mausoleoa, hainbat baseliza, oraindik bere jarduera martxan duen errota, Anduetza Parketxea, ibilbide zoragarriak (hauen artean famatua egin den Zegama-Aizkorri mendi maratoikoa), etabar ikusgai dituzu 2015. urtean 400 urte bete dituen herri honetan. Web orri honen xedea aipatutakoen xehetasun laburra ematea da, eta nola ez Zegama ezagutzeko zure nahia suspertzea, bizitzea, bultzatzea.

Jakina da helburu eta asmo ezberdinetako lagun asko sartuko zaretela Web orri honetan. Honen bidez, ahalik eta informazio handiena eman herritarrei, gestioak erraztu eta informazioa gerturatu eta interneten nabigatzen ari den orori gurera erakartzeko tresna bihurtu nahi dugu Web orria.

XXI. mende hasiera honetan teknologi berriek ematen diguten aukeraz baliatzen gara, orrialde honetan sartzen zareten guztioi Zegama ezagutzera gonbidatzeko. Zure esku dago

UDAL KORPORAZIOA :

  Alkatea : Iker Zubeldia Katarain jn.

  Zinegotziak :

Ainhoa Herrasti Areitio and. 

Aritz Agirre Garikano jn. 

Nagore Arrieta Aranza and. 

Denis Pérez Apaolaza jn. 

Izaskun Igoa Arizcorreta and. 

Iñaki Xabier Albizu Ormazabal jn.

Julian Iraola Lapizondo jn. 

Alina Dumitru and. 

 

Administrazioa

Administrariak: Lierni Asurabarrena Zipitria eta Oihana Zubizarreta Otaegi

Ordutegia : 09:00 - 16:00

Harremanetarako: 943 801 115 / bulegoa@zegama.eus

Zerbitzuak: Bizikidetasun ziurtagiria ; Egoitza ziurtagiria; Erantzukizun zibila; Errolda fiskaletan alta-baja-aldaketa eskaera; Errolda-altak; Hildakoen Bizikidetasun eta erroldatze ziurtagiria; Katastro-balioaren ziurtagiria; Landabideen erabilera berezirako baimena; Ohzi buruzko bidegabeko sarreratik itzulketa eskaera; Ondasun higiezinen gaineko zergan titularitate aldaketa; Ondasun higiezinen gaineko zergarako hobari eskaera; Ondasun higiezinen gaineko zergari buruzko erreklamazioak; Ondasun ziurtagiria; Ordainketa ziurtagiria; Udal eraikin eta aretoen erabilpena; Udalaren ondasunen gaineko erantzukizunagatik; Ura eta zaborren tasa; Ordainketarako gizarte laguntzak; Ur-hartunerako eskaera

 

 

Idazkaritza

Idazkaria: Igor Alustiza San Vicente

Ordutegia : 09:00 - 16:00

Harremanetarako: 943 801 115 / idazkaria@zegama.eus

Zerbitzuak:

  • Landabideen erabilera berezirako baimena

 

 

Gizarte zerbitzuak

Gizarte laguntzailea: Begoña Olarte Garmendia

Harremanetarako: 626967186 / 943 801 115 / gizarte@zegama.eus

Zerbitzuak:

  • Etxez-etxeko laguntza zerbitzua
  • Oinarrizko errenta
  • Tratu txarrak eta sexu erasoak jasaten dituzten pertsonen arreta psikologiko programa
  • Eguneko Zentroa

Ordutegia:

Astelehen, astearte eta ostegunetan. Aldez aurretik hitzordua hartu behar da aurretik aipatutako telefono zenbakietan edo posta elektronikoan.

 

Kultura eta turismoa

Kultur eta turismo teknikaria: Edurne Albizu Ormazabal

Harremanetarako: 943 801 115 / kultura@zegama.eus / euskara@zegama.eus

Zerbitzuak: Kultur etxea, turismo bulegoa, Kultur eta Kirol elkarteak: Tobera Musika Eskola; Orkatz, Orkatz Gazte eta Orkatz Txiki abesbatzak; Elkartu-Nahi Txirrindulari Elkartea, Amezti Mendi elkartea, Amezti Elkartea, Tartaloetxe Elkartea, Zegamako Gazte Herexa, Odol Emaileen elkartea, Aizkorri Gurasoen Elkartea, Aizkorri Futbol Taldea, Kasino Elkartea, Txarape Elkartea, Karraztarro Elkartea, Errealaren Peña eta Jubilatuen Elkartea.

 

Liburutegia

Liburuzaina: Ainitze Azurmendi Alustiza

Harremanetarako: 943802137 / liburutegia@zegama.eus 

Zerbitzuak:

  • Kontsulta eta irakurketa.
  • Hemeroteka.
  • Liburu eta ikus-entzunezkoen mailegua.
  • Liburuen erreserba.
  • Liburutegi arteko mailegua.
  • Lanak egiteko ordenagailuak.
  • Wifi gunea.

Ordutegia:

  • Ikasturtean zehar: astelehenetik ostiralera 16:30-18:30 
  • Uztailean, astelehena, asteazkena eta ostirala 10:00-13:00 / abuztuan itxita

 

Gazteria

Gazteria Suspertzailea: Ainitze Azurmendi Alustiza

Harremanetarako: 943802137 / 690264843 / liburutegia@zegama.eus

Zerbitzuak:

  • Haurren atala: Guraso Txokoa; astelehenetik ostiralera 16:30-18:30.
  • Nerabeen atala: Bele Gazte Gaztelekua; astelehena, asteazkena eta ostirala 18:30-20:00 / larunbatak 16:30-20:30
  • Gazteen atala: bidelaguntza, informazioa eta aholkularitza.

Lurralde mailako informazioa:

 http://www.gipuzkoangazte.eus/eu

http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/gaztematika