
ERLEZAIN EGUNA
Martxoaren 10ean, igandea, Erlezain Eguna ospatuko da Zegaman.
Egun honetako egitaraua ikusteko klikatu beheko estekan:
/fitxategiak/irudiak/ckfinder/files/ERLEZAIN%20EGUNA%202019.pdf

SANTA AGEDA ESKEA
Otsailaren 4ean, astelehenez, Santa Ageda Bezpera ospatuko da Zegaman. Eguerdiko 14:30etatik 16:00etara Aitxuri Herri Eskolako ikasle eta irakasleak ibiliko dira kantuan eta iluntzeko 18:30etan herritarrak kaleak Santa Ageda doinuekin alaituz.



AITXURI HERRI ESKOLAKO PATIOAREN KANPOKO ITXIDURA EGITEA
Zegamako Aitxuri Herri Eskolan, patioaren kanpoko itxidurak jartzeko lanak burutu dira.
Instalazio horiek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak emandako diru-laguntza jaso du (26.028,23 euro), 2015-2020. aldirako Euskadiko Landa Garapenerako programaren esparruan onartu zen Leader zonako landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntza programaren barnean.

V. CAVA FESTA
Urriaren 26 eta 27an, V. Cava Festa ospatuko da Zegaman.
Informazio gehiagorako ondoko estekan klikatu:
/fitxategiak/irudiak/ckfinder/files/Cava%20Festa%20Egitaraua.docx

ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIKO, KILOMETRO BERTIKALEKO ETA JUNIOR TRAILEKO LAGUNTZAILEEN AFARIA
Irailaren 21ean, ostirala, bolondresen afaria egingo da.
Bolondresen zerrenda ikusteko klikatu beheko estekan. Zerrenda honetan agertzen ez den norbait laguntzaile moduan aritu bazen, mesedez, udaletxean jakinarazi.
/fitxategiak/irudiak/ckfinder/files/2018ko%20LAGUNTZAILEEN%20ZERRENDA(1).docx

2018KO SAN BARTOLOME JAIAK EGITARAUA

XIX AIZKORRIKO LAGUNEN EGUNA
Uztailaren 1ean XIX. Aizkorriko Lagunen Eguna ospatuko da Zegaman.
Asteburuan zehar XXVIII. Historaurreko Arku eta Bultzagailu Tiro Txapleketa ere ospatuko da herrian.