BETIRAKO Programa
LIBURUTEGIAREN IREKIERA
Zegamako Udal Liburutegia irekita egongo da ekainaren 2tik aurrera.
EPE ADMINISTRATIBOAK ETA OBRA-BAIMENAK
Jakinarazten da gaurtik, ekainak 1, epe administratiboak berriro hasi direla edo, hala badagokio, berrabiarazi direla, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluak xedatutakoaren arabera. |
Bestalde, maiatzaren 23ko SND/440/2020 Aginduaren hirugarren artikuluko Zortzi. atalaren arabera, gogorarazten da eraikinetan esku hartzeko obrekin lotutako ekintzak maiatzaren 25etik baimentzen direla, betiere higiene-neurri egokiak eta gutxienez bi metroko distantzia bermatuta. |
BIDEGORRIAN LANAK
2020/06/01 egunean, bidegorrietako zubien konponketa lanak hasiko dira; beraz, bidegorri hauek moztuta egongo dira ondoko taulan adierazten diren egunetan.
Bidegorria |
Eremua |
LUZERA |
LANEN HASIERA |
LANEN BUKAERA |
ORDUTEGIA |
I-3.10 |
Segura-Zegama |
550 m |
2020/06/01 |
2020/06/05 |
00:00 – 24:00 |