Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2021eko apirilaren 20ko EBAZPENA eman da, 2020ko abuztuaren 25eko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak onartu eta ukatzekoa. Agindu horren bidez, 2015-2020ko aldirako EAEko landa garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak arautzen dira. Horren arabera, Zegamako Udalak, “Zegamako gizarte‐zerbitzuetako Eguneko Gunea handitu eta erreformatzeko” proiektua garatzeko, 60.492,35 euroko dirulaguntza jaso du, lanaren aurrekontua 125.309,67 eurokoa (BEZ barne) delarik.