

Zegamako Bele Gazte gaztelekuan ekainaren azken bi astetan eta uztail osoan zehar egiteko ekintza ugari antolatu dituzte, abuztuan gaztelekua itxi aurretik. Ekintza hauek 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira eta hauetan parte hartzeko izen ematea irekita dago ekainaren 12rarte, derrigorrezkoa izango delarik izena ematea antolatutako ekintzetan parte hartzeko.
MEDIDAS Y PROTOCOLOS DE PREVENCIÓN Y CONTROL DEL COVID-19 POR PARTE DEL AYUNTAMIENTO DE ZEGAMA PARA LA REALIZACIÓN DE LAS ACTIVIDADES DE OCIO EDUCATIVO INFANTIL Y JUVENIL.
Dokumentazio guztia hemen kontsultatu dezakezue (klikatu albistearen izenburuan).
Podéis consultar aquí toda la documentación (haz clic en el título de la noticia).
Udako oporrak gero eta gertuago daudela eta, Zegamako Bele Gazte Gaztelekuan izango dute zereginik nerabeek udara honetan.
Asteburu honetan, gaztelekuan, udan egingo den programazioaren xehetasunak emango zaizkie nerabeei eta izen emateko baldintzen berri jakinaraziko zaie.
Horretarako, nerabeek ostiral eta larunbat honetan, ekainak 4 eta 5, gaztelekutik pasa beharko dute informazioa jaso ahal izateko.
Asteburu honetan nerabeek Bele Gazte Gaztelekuan lan bikoitza izango dute; alde batetik emozioen lanketa egingo da modu xumean eta bestetik, udan egingo dituzten ekintzak adostuko dituzte.
Izena emateko, ohiko moduan, whahatsAppez bidalitako zerrendan egin beharko da.
Pasa den larunbatean, maiatzaren 15ean, aurten 12 urte betetzen dituztenei ongi etorria egin zieten gaztelekuko beste kideek.
Jolasak, altxoarren bila... ederki pasatu zuten nerabeek.
Guztira, 18 nerabe izango dira aurten gaztelekuko ekintzetan parte hartuko duten partaide berriak. Uda garaian izango dute aukera gaztelekutik antolatzen diren ekintzetan izena emateko.
ONGI ETORRI BELE GAZTE GAZTELEKURA NESKA-MUTILAK!!!
Larunbat honetan, maiatzak 15, festa handia izango dute gaztelekuan.
Aurten 12 urte betetzen dituzten nerabeei ongi etorria egingo diete gaztelekuko gainontzeko nerabeek.
Hitzordua arratsaldeko 17:00etan izango da, kultur etxe aurreko plazan. Jolasak, musika... izango ditugu, hain berezia den egun hau partaide berriek ahaztu ez dezaten.
Aurten 12 urte beteko dituzten nerabeei ongi etorria egingo diete Bele Gazte Gaztelekuan maiatzaren 15ean, datorren larunbatean.
Asteburu honetan, egun honetako prestaketa lanetan ibiliko dira gainontzeko nerabeak gaztelekuan.
Maiatzaren 3an eman zaio Egunean Behin Lehiaketako 7. denboraldiari hasiera.
Galdera-erantzunen euskarazko joko hau maiatzaren 3an hasi eta uztailaren 11 arte egongo da martxan denboraldi honetan.
Bele Gazte Gaztelekuko nerabeek taldea osatu dute eta astero sariak banatuko dira irabazleen artean.
Zegamako haur, nerabe eta gazteen ekimenak eta parte hartzea sustatzeko zerbitzutik, Zegamako Udalak, udaleku irekiak eta udako haur txokoa antolatu ditu 2021eko udaldirako.
Eskaintzaren informazio zehatza, albistean klikatu eta behean agertzen den dokumentuan aurki dezakezue.