2022-12-26

2022 GABONAK. BELE GAZTE GAZTELEKUA

Abenduaren 26tik 30era ekintza ugari egingo dituzte nerabeek Zegamako Bele Gazte Gaztelekuan.

Informazio gehiagorako klikatu albistean.





2022-12-03

MIHILUZE LEHIAKETA GAZTELEKUAN

Euskararen Eguna dela eta, Mihiluze lehiaketa egingo dute gaztelekuan larunbat honetan, abenduak 3. Arratsaldeko 17:30tan hasiko da bikoteka egin beharko duten lehiaketa.


2022-12-02

X. ARGAZKI LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

Ostiral honetan, abenduak 2, arratsaldeko 18:30etan, argazki lehiaketako sari banaketa egingo dute gaztelekuan. 12 argazki politenekin 2023ko egutegia egingo da.




2022-11-22

TREBAGurasoak. ARAUAK ETA MUGAK FAMILIAN

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Udalek gurasoei zuzendutako TREBA Gurasoak prestakuntza ekimena jarri dute abian. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek. Zegaman, haur eta nerabeen gurasoentzako (0-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat) “ARAUAK ETA MUGAK FAMILIAN. NOLA EZARRI ERA ASERTIBO BATEAN” hitzaldia antolatuko da. Azaroaren 22an, asteartea, 17:30etatik 19:00etara izango da Leyre Cano trebatzailearen eskutik eta hitzaldia euskaraz izango da (lekua izen emate kopuruaren arabera zehaztuko da). Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da azaroaren 18 aurretik  (plaza mugatuak).

Informazio gehiagorako deitu 690264843 telefonora.


2022-11-18

TREBAGazteak saioa. ZURE BURUA MAITATZEN IKASI

TREBA Gazteak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Udalek elkarlanean antolatutako doako  gazteentzako prestakuntza-eskaintza da.

Zegaman 18-30 urte bitarteko gazteentzat tailerra eskeiniko da. “ ZURE BURUA MAITATZEN IKASI”

Azaroaren 18an, ostirala, 17:00etatik 20:00etara izango da Anduetza Parketxean, Ainhoa Urretagoiena trebatzailearen eskutik. 

Izena emateko, liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da (plaza mugatuak) azaroaren 16 aurretik.


Denera 15 orrialde