2024-03-02

ESKULAN TXOKOAK GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, martxoak 2, eskulan txokoak egingo dituzte gaztelekuan. Sei eskulan txoko egongo dira: martxoak 8 txokoa, buztingintza, belarritako eta giltzatakoak, aurpegi margoketa, origami/papiroflexia, amets harrapakariak.


2024-03-01

PROGRAMAZIO BILERA GAZTELEKUAN

Ostiral honetan, martxoak 1, programazio bilera egingo dute gaztelekuan nerabeekin. Aste Santuetan eta apirila-ekaina bitartean egin nahi dituzten ekintzak adostuko dituzte denen artean.


2024-02-24

FUTBITO TXAPELKETA GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, otsailak 24, futbito txapelketa antolatu dute gaztelekukoek. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera frontoian elkartuko dira.


2024-02-17

PIZZAK EGITEA GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, 16:30etatik aurrera, nerabeek askotariko pizzak egiteko aukerk izango dute gaztelekuan.



2024-02-03

GURE KASA GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, otsailak 3, arratsalde librea izango dute nerabeek gaztelekuan ohiko ordutegian, 16:30etatik 20:30etara.


2024-02-02

XIII. ZEGAMA-AIZKORRI JUNIOR TRAIL LASTERKETARAKO BOLONDRES ESKAERA

Maiatzaren 26an ospatuko da XIII. Zegama-Aizkorri Junior Trail lasterketa. Urtero bezala, gaztelekuko nerabeak izango dira lasterketa horretan bolondres egunean zeharreko zereginetan.

2006-2007-2008 eta 2009an jaiotakoak eman ahalko dute izena bolondres bezala aritzeko otsailaren 24 arte gaztelekuan.


2024-01-27

PARTAIDE BERRIEN HARRERA

Aurten 12 urte beteko dituzten nerabe zegamarrei ongi etorria egingo diete Bele Gazte Gaztelakuan larunbat honetan.

Gainontzeko gaztelekuko partaideek jolasak eta merienda antolatuko diete.




2024-01-19

PARTAIDE BERRIEN HARRERA PRESTATZEKO SAIOAK

Urtarrilaren 27an, aurten 12 urte betetzen dituzten nerabe zegamarrei ongi etorria egingo diete gaztelekuan. Horretarako, asteburu honetan, urtarrilak 19an eta 20ean (ostirala eta larunbata), gaztelekuko kideak egun horren prestaketa lanak egiteko bilduko dira gaztelekuan.


2024-01-12

BALORAZIO ETA PROGRAMAZIO BILERAK GAZTELEKUAN

Oporretatik bueltan, asteburu honetan, urtarrilak 12 eta 13, aurreko hiruhilekoaren ebaluazioa egingo dute nerabeek, beraien iritziak jasoko direlarik. Behin hau eginda, urtarrila eta martxoa bitartean egin nahi dituzten ekintzak adosteko bilera egingo dute.


Denera 15 orrialde