
GURE KASA GAZTELEKUAN
Larunbat honetan, otsailak 3, arratsalde librea izango dute nerabeek gaztelekuan ohiko ordutegian, 16:30etatik 20:30etara.
Larunbat honetan, otsailak 3, arratsalde librea izango dute nerabeek gaztelekuan ohiko ordutegian, 16:30etatik 20:30etara.
Maiatzaren 26an ospatuko da XIII. Zegama-Aizkorri Junior Trail lasterketa. Urtero bezala, gaztelekuko nerabeak izango dira lasterketa horretan bolondres egunean zeharreko zereginetan.
2006-2007-2008 eta 2009an jaiotakoak eman ahalko dute izena bolondres bezala aritzeko otsailaren 24 arte gaztelekuan.
Aurten 12 urte beteko dituzten nerabe zegamarrei ongi etorria egingo diete Bele Gazte Gaztelakuan larunbat honetan.
Gainontzeko gaztelekuko partaideek jolasak eta merienda antolatuko diete.
Bele Gazte Gaztelekuan ekintza sorta prestatu dugu nerabeekin batera adostuta urtarriletik martxora bitartean egiteko.
Larunbat honetan, urtarrilak 20, ping pong eta futbolin txapelketak egingo dituzte gaztelekuan.
Urtarrilaren 27an, aurten 12 urte betetzen dituzten nerabe zegamarrei ongi etorria egingo diete gaztelekuan. Horretarako, asteburu honetan, urtarrilak 19an eta 20ean (ostirala eta larunbata), gaztelekuko kideak egun horren prestaketa lanak egiteko bilduko dira gaztelekuan.
Oporretatik bueltan, asteburu honetan, urtarrilak 12 eta 13, aurreko hiruhilekoaren ebaluazioa egingo dute nerabeek, beraien iritziak jasoko direlarik. Behin hau eginda, urtarrila eta martxoa bitartean egin nahi dituzten ekintzak adosteko bilera egingo dute.
Abenduaren 22tik 29ra ekintza ugari antolatu dituzte Bele Gazte Gazte Gaztelekuan.
Larunbat honetan, abenduak 16, Fifa txapelketa eta Karaokea izango dituzte gaztelekuan.
Ostiral honetan, abenduak 15, gabonetako apaingarriak egingo dituzte gaztelekuan.
Larunbat honetan, abenduak 2, "Euskararen Eguna" ospatuko dute gaztelekuan. Mihiluze jolasean lehiatuko dira bertaratuak eta taloak egingo dituzte.
Ostiral honetan, abenduak 1, Gaztelekuko XI. Argazki Lehiaketako sari banaketa egingo dute gaztelekuan arratsaldeko 18:30etan.