2023-10-16

ZER EGIN DEZAKEGU GURE HAURREK SEXUALITATE ASKE ETA OSASUNTSU BAT IZAN DEZATEN?

Zegamako Udaleko gazteria sailetik haurren gurasoei zuzendutako saioa antolatu da (0-11 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat).

ZER EGIN DEZAKEGU GURE HAURREK SEXUALITATE ASKE ETA OSASUNTSU BAT IZAN DEZATEN? gaian oinarritutako saioa izango da.

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.

 

 


2023-09-30

BELE GAZTE GAZTELEKUAN IKASTURTE BERRIAREN HASIERA

Datorren larunbatean, irailak 30, Bele Gazte Gaztelekuan 2023-2024 ikasturteari hasiera emango diote Ugarte Zelai 12ko lokal berrian.

Egun honetan gune berria estreinatzeko merienda egingo dute lehenik eta ondoren urria-abendua bitarteko ekintzen programazioa nerabeekin batera.


2023-06-02

BELE GAZTE GAZTELEKUKO UDAKO EKINTZETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKITA EKAINAREN 9rarte

Zegamako Bele Gazte gaztelekuan ekainaren azken bi astetan eta uztail osoan zehar egiteko ekintza ugari antolatu dituzte, abuztuan gaztelekua itxi aurretik. Ekintza hauek 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta egongo dira eta hauetan parte hartzeko izen ematea irekita dago ekainaren 9rarte, derrigorrezkoa izango delarik izena ematea antolatutako ekintzetan parte hartzeko.



2023-05-27

MIHILUZE III.EDIZIOA

Larunbat honetan, maiatzak 27, arratsaldeko 17:30etatik aurrera MIHILUZE LEHIAKETAREN III. EDIZIOA egingo dute gaztelekuan.


2023-05-20

TALOAK EGITEA GAZTELEKUAN

Larunbat honetarako, maiatzak 20, plan bikaina dute Bele Gazte Gaztelekuan nerabeek. Txokolotezko eta txorizozko taloak egingo dituzte arratsaldeko 16:30etan hasita.


2023-05-19

UDAKO PROGRAMAZIO BILERA GAZTELEKUAN

Zein ekintza egin nahi dituzu udan gaztelekuan? eman zure iritzia ostiral honetan, maiatzak 19, gaztelekuan. 

Nerabeen iritziak kontutan izanda aurtengo udako programazioa egingo da Bele Gazte Gaztelekuan.


2023-06-01

NERABEEN GURASOENTZAKO SEXUALITATE SAIOA

Sexualitatearen gaia landuko da eragile desberdinekin. Oraingoan nerabeen gurasoei zuzendutako saioa izango da (11-18 urte bitarteko seme alabak dituzten familiko gurasoei).

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.



2023-04-29

MARATOI TXIKIKO IBILBIDEA EGITEA GAZTELEKUTIK

Larunbat honetan, apirilak 29, goizeko 9:30etan abiatuko dira nerabeak Junior Trail lasterketako ibilbidea egitea. Maiatzaren 14an bolondres lanak egingo dituzte gaztelekuko erabiltzaileek XII. Junior Trail lasterketan eta bertan izango dituzten zereginak ikasteko helburuarekin egingo da larunbateko mendi ibilaldia.




Denera 15 orrialde