2021-03-31

ZIBERSEGURTASUNERAKO KONTZIENTZIAZIO ETA SENTSIBILIZAZIO SAIOAK GURASO ETA NERABEENTZAT

Nerabezaroa konektaturik; internet, mugikorrak eta sare sozialak, ezinbestekoak seme alabentzat?

Zegamako Udaleko Gazteria Sailak guraso eta nerabeei zuzenduta, zibersegurtasunerako kontzientziazio eta sentsibilizazio saioak antolatu ditu.

Gurasoei zuzendutako saioa APIRILAREN 21ean, 18:30-20:30etara izango da eta EUSKARAZ emango da. Kontutan izan, gurasoek aurrez izena eman beharko dutela parte hartzeko.

Nerabeekin berriz, udaleko gazteria suspertzailea jarriko da harremanetan beraiekin jardunaldiak antolatzeko.

Jardunaldiei buruzko informazio gehiago jakiteko, klikatu albistean eta hor barruan hiru dokumentu daude.


2021-03-29

ZEGAMARREK 3. POSTUAN AMAITU DUTE ZUK ZEUK LEHIAKETA

Zegamako Bele Gazte Gaztelekuko BELEKOIAK TALDEAK Zuk Zeuk Lehiaketan 3. postua lortu du. Ligan primeran aritu ziren finalera sailkatzea lortuz. Pasa den astean izan zen finala eta behin eta berriro beraien kemena eta lan egiteko gogoa agertu dute, 3. postua eta 920€ko saria beraienganatuz. Talde bikaina osatu dute eta lan asko egiteaz gain esperientzia aberasgarria izan da.

Irabazitako dirua, bidaia bat egiteko deskontu bezala erabili beharko du taldeak, taldeari egokitutako bidaia bat izango delarik.

Orain gozatu oporrez eta disfrutatu!!!!

Zorionak eta bejondeizuela talde!!!!


2021-03-27

EKINTZA LIBREA GAZTELEKUAN

Larunbatean, gaztelekuko espazioaz gozatzeko aukera izango dute Zegamako nerabeek.

Ohiko moduan, drive bidez partekatutako zerrendan eman beharko da izena.


2021-03-26

ZUK ZEUK LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

Martxoaren 26an, arratsaldeko 16:00etan, Zuk Zeuk Lehiaketako sari banaketa izango da. 

Zegamako Bele Gazte Gaztelekuko Belekoiak taldeak parte hartuko du sari banaketan. Zorte on talde!!!



2021-03-12

TXOKOLATEZKO ETA LIMOIZKO MOUSSEAk

Asteburu honetan sukaldaritza lanetan arituko dira Zegamako nerabeak gaztelekuan. 

Txokolatezko eta limoizko mousseak egiten ikasiko dute.

Ohiko moduan drive bidez partekatutako zerrendan izena eman beharko dute parte hartzaileek.

On egin!


2021-03-05

KUXKUXERO JOLASA ASTEBURUAN

Martxoaren 5 eta 6ko asteburuan, KUXKUXERO JOLASA egingo dute nerabeek gaztelekuan.

Froga eta erronka desberdinei egin beharko diete aurre jolas honetan.

Astebururako plan ezin hobea!!!


2021-03-01

ZUK ZEUK LEHIAKETAKO GAZTELEKUKO PARTAIDEAK GOIERRI TELEBISTAN

Zegamako Bele Gazte Gaztelekuko nerabe talde bat, Zuk Zeuk Lehiaketan parte hartzen ari da azken bi hilabete hauetan.

Egiten ari diren lan onaren ispilu da Goierri Telebistakoek grabatu dieten bideo hau; lehiaketaren nondik norakoak, egiten ari diren ekintzak, etab.

Albistea ikusteko klikatu ondorengo esteka: http://www.gitb.eus/azken-berriak/14416-zegamako-gaztelekuko-belekoiak-taldea-zuk-zeuk-lehiaketan-3-edizioan-parte-hartzen-ari-da


2021-02-26

EKINTZA LIBREA GAZTELEKUAN

Otsailaren 26 eta 27an , ekintza librea gaztelekuan.

Talde bakoitzak gustuko duen dinamika egin ahal izango du egun hauetan.

Izena emateko, drive bidez partekatutako zerrendan idatzi beharko da betiko moduan.


2021-02-15

BELEKOIAK TALDEA ZUK ZEUK LEHIAKETAKO EGUN TEMATIKOAREN LEHIAKETAKO IRABAZLE

Zegamako Bele Gazte Gaztelekuko nerabe talde bat, Zuk Zeuk Lehiaketan parte hartzen ari da urtarrila eta martxoa bitartean. 

Pasa den astean, lehiaketa honetako egun tematikoko ekintza bat egin behar izan dute eta talde guztien artean zegamarrak izan dira garaile, Belekoiak taldea!!!!

Parte hartzaileek azken urteko gertakarien inguruan mozorrotu eta bideo muntai bat egin dute. Lan bikaina!


2021-02-12

PIZZAK EGITEA GAZTELEKUAN

Otsailak 12 eta 13an, ostirala eta larunbata, nerabeek pizzak egiteko aukera izango dute gaztelekuan.

Izena ematea derrigorrezkoa izango da eta honetarako ohikoa den moduan, drive bidez partekatutako zerrendan egin beharko da.

Segurtasun neurri guztiekin burutuko da ekintza hau.


Denera 3 orrialde