Azaroko 2. larunbatean ospatzen da.
Feria honetan artisau produktuen azoka egoten da eta horretaz gain herriko abereak ere egoten dira ikusgai. Azoka honen barruan bi lehiaketa egiten dira:
- Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Gazta lehiaketa
- Herriko abereen lehiaketa: ardiak,bildotxak, arkumeak, zaldiak, arraza ezberdinetako behiak, mendi behorrak, etxe behorrak, zezenak…
Arratsaldean, herritarren arteko San Martin pilota torneoko finalak izaten dira.