Herriko jaiak San Bartolome egunaren inguruan ospatzen dira, hau da, abuztuaren 24an.

5 egun inguru irauten dute jaiek eta adin guztietako jendearentzat zuzendutako ekitaldiak egoten dira. Nagusienak edo arrakastatsuenak aipatzekotan hauek adieraziko genituzke:

  • Jaien lehen eguna, kuadrilen eguna eta mozorro eguna izaten da. Mozorro lehiaketa egiten da.
  • San bartolome eguna: Santua San Bartolome ermitatik elizara jaisten da prozesioan eta meza nagusia izaten da. Ondoren herriko agintariek soka dantza dantzatzen dute.
  • San Bartolome txiki eguna, haurren eguna, haurrentzako jolasak eta ikuskizunak izaten dira.
  • Herri afaria: 500 lagun inguru biltzen dira herriko polikiroldegian afaltzeko. Menuaren osagai garrantzitsuenak San Sadurní d´Anoiako kaba eta lumagorri oilaskoa izaten dira.