Zegamako Udaleko Gazteria Sailetik, Bele Gazte Gaztelekuko nerabeen gurasoei zuzenduta zibersegurtasunerako sentsibilizazio saio bat antolatu da eta beste saio bat nerabeentzat,; MUGIKORRAREN GEHIEGIZKO ERABILERAREN PREBENTZIOA ETA KONTROLA. Informazioa gehiagorako klikatu albistearen gainean.    

Nerabeen gurasoentzako saioa otsailaren 15ean, asteartea, iluntzeko 18:00etatik 20:00etara eta euskaraz izango da. Nerabeei zuzenduta ere, gai berdinarekin, otsailaren 11an, ostirala, egingo da saioa 17:00etatik 19:00etara. Zuen seme-alabak parte hartzera anima ditzazuen nahi dugu.

 

Gurasoek saioan parte hartu ahal izateko, derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea (aforoa bete arte) liburutegia@zegama.eus helbidera idatziz. Izen ematearen arabera zehaztuko da saioa egingo den tokia. Nerabeek gaztelekuan eman beharko dute aldiz izena saioan parte hartu ahal izateko.