Zegamako Udalak antolatutako udaleku irekietan 3 eta 10 urte bitarteko 145 haurrek eman dute izena aurten. Ekainak 22an hasi eta uztailak 29an amaituko dute. Ordutegiari dagokionez, batzuk 9tatik 13etara eta beste batzuk 10etatik 13etara ibiltzen dira udalekuetan.  Bost aste hauetan zehar, hemezortzi hezitzaile eta koordinatzaile bat arduratzen dira udalekuen antolaketaz.  Ekintza eta jolas ugari burutu dituzte eta oraindik ere badute zer egina! hala nola, ur jolasak, eskulanak, zirkoa, eguneko zentrokoei bisita eta ekitaldia, altxorraren bila, euskal festa, txorauta jolasa… Bestalde, 2-3 urteko haurrentzat Udako Haur Txokoa antolatu du Udalak eta 7 haurrek eman dute izena bertan. Hezitzaile bat arduratzen dira hemengo ekintzen antolaketaz. San Fermin eguna ospatu dute gaur talde denek batera!