Albiste guztiak

Albisteak

BELE GAZTE GAZTELEKUAN IKASTURTE BERRIAREN HASIERA

Datorren larunbatean, irailak 30, Bele Gazte Gaztelekuan 2023-2024 ikasturteari hasiera emango diote Ugarte Zelai 12ko lokal berrian.

Egun honetan gune berria estreinatzeko merienda egingo dute lehenik eta ondoren urria-abendua bitarteko ekintzen programazioa nerabeekin batera.

Herritarrontzat ere ate irekiak gazteleku berria ezagutzeko irailaren 30ean.

2023-06-02

BELE GAZTE GAZTELEKUKO UDAKO EKINTZETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKITA EKAINAREN 9rarte

Zegamako Bele Gazte gaztelekuan ekainaren azken bi astetan eta uztail osoan zehar egiteko ekintza ugari antolatu dituzte, abuztuan gaztelekua itxi aurretik. Ekintza hauek 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta egongo dira eta hauetan parte hartzeko izen ematea irekita dago ekainaren 9rarte, derrigorrezkoa izango delarik izena ematea antolatutako ekintzetan parte hartzeko. Informazio gehiagorako hurbildu gaztelekura.

Gehiago irakurri