Programa honen barruan sexu-erasoak eta tratu txarrak jasaten dituzten pertsonei laguntza psikologikoa eskaintzen zaie. Hasieran programa honetan emakumezkoek eta adin txikikoek parte hartzen zuten arren, gaur egun, erasotzaileek edota tratu txarren eragileek ere parte har dezakete.
Laguntza motak: Psikologi kabinetearen arreta eta tratamendua. Helburua: sexu-erasoak eta tratu txarrak jasan dituztenek izan ditzaketen traumak gainditzen laguntzea da, modu honetan, haien bizitzak normaltzea lortuz eta erasotzaileen kasuan jarrerak aldatzea portaera horiek berriro ere ez errepikatzeko.
Programaren iraupena: Psikologi kabineteak, gutxienez 8 saio eta gehienera 24 saio izango ditu pertsona horiekin lan egiteko.
Prozedura: Gipuzkoako Foru Aldundiak programa honen gastuak bere gain hartuko ditu Udaleko Gizarte zerbitzuen aldez aurretiko txostena eta balorazioa egin ondoren. Aholkularitza, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin aldez aurretik hitzarmena sinatuta duten psikologi kabineteek emango dute.