Ondasun higiezinen gaineko zergarako hobari-eskaera

Hiri izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zergarako hobari baten onura ekonomikoa jasotzeko eskaera. Tramite hau Foru Ogasunak egiten du, Udalak bitartekari lanak egiten ditu, dokumentazioa jaso eta Ogasunera igorri.

Dokumentazioa:

  • U-1 inprimakia (udalean eskuragarri)
  • Babes ofizialeko etxebizitzetarako:
    • U-4 inprimakia
    • Behin-betiko Kalifikazioaren Zedula edo egiaztatutako fotokopia(tramitazioan egonez gero behin-behinekoa aurkeztuko da behin-betikoa eskuratu arte.)
  • Obra berri, zabalkuntza edo birgaikuntzagatiko hobarirako:
    • Obren hasera edota amaieraren data jasoko duen legez baimendutako fakultatibo baten ziurtagia.

Dokumentuak

  • Eskaera orria.doc