Oinarrizko errenta

Oinarrizko errenta aldian-aldian emango den laguntza ekonomikoa da, eta helburua bizi ahal izateko oinarrizko gastuei aurre egiteko behar beste baliabide ekonomiko ez dutenen premiak betetzea da. Oinarrizko Errentaren zenbatekoa, famili-Unitatearen dirusarreren eta famili-unitate bakoitzeko ezarrita dauden gutxieneko zenbatekoen artean dagoen aldea izango da. Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiak onartzen ditu.

Baldintzak:

  • Elkarbizitzako unitate ekonomiko independientea osatzea laguntzaren eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan osatzen duten herrietakoaren bateko Erroldan azaltzea eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez.
  • Behar beste baliabide ez izatea.
  • 25 urte baino gehiago izatea.

Salbuespena izango dira 25 urtetik beherakoak, baldintza hauetan: gainerako baldintza guztiak beteta, ekonomikoki beren ardurapean adin txikikoak nahiz ezintasunen bat duten pertsonak baldin badituzte, edo aitarik edo amarik gabeko umezurtzak badira 25 urtez beherako horiek. Halaber, salbuetsitzat joko dira 25 urtetik beherakoak, gainerako baldintza guztiak betetzen badituzte eta beste pertsona batekin ezkontzaz edo ezkontzaren antzeko harremanez loturik badaude sei hilabete lehenagotik gutxienez.

Dokumentazioa:

  • Eskaera orria betea.
  • Dagokion unitatearen kide guztien NANen fotokopia.
  • Famili liburuaren fotokopia.
  • Famili unitatearen kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak.
  • Langabezian daudenen langabezi txartela.
  • Erroldaketa eta inskripzio ziurtagiriak.
  • Banaketa, dibortzio edota nulidadearen agiria.
  • Banaketaren hitzarmen araupetzailea.

Dokumentuak

  • Eskaera orria.doc