Obra handietarako baimen eskaera

Oin berriko edozein eraikin eraikitzeko lanak, berreraikitze, eraisketa etab. moduko lanak sartzen dira, eraikitzeko proiektu teknikoa behar dutenak.

Baldintzak:

Dokumentazio osoa udaletxean aurkeztu ondoren Udaleko teknikariek dagokion txostena egiten dute, eta ondoren, baldin badagokio, Alkateak obra baimena ematea ebazten du. Obrak amaitu ondoren, eraikin berria okupatu aurretik LEHEN ERABILERA BAIMENA eskuratu beharko da. Horretarako “Lehen Erabilera Baimena” deritzon dokumentuan zerrendatzen den dokumentazioa aurkeztu behar da udaletxean, eta ondoren udal teknikariek beharrezko den ikustaldi bisita egingo dute eraikin berrira.

Dokumentazioa:

  • Eskaera orria.
  • Egin behar diren lanetarako ura behar bada, uraren alta eskaera bete beharko da.
  • Burutze poiektua, eskuduntza duten teknikari batek idatzi eta dagokion Elkargoak zigilatua.
  • Telekomunikazio zerbitzuei dagozkien azpiegiturak jasoko dituen proiektu espezifikoa.
  • Garabiaren instalazio proiektua.
  • Obra zuzendaritza beregain hartuko duen Arkitektu Teknikoaren kontratua.

Dokumentuak

  • Lehen erabilera baimena
  • ObraHandia.doc