Gizarte larrialdietarako laguntzak

Gizarte larrialdietarako laguntzak laguntza ekonomikoak dira, aldian-aldian emango direnak, eta helburua gastu berezi batzuk egiteko behar beste baliabide ez duten pertsona batzuei laguntzea da. Gastu horiek arruntak edo ohiz kanpokoak izango dira, eta beharrezkoak gizarte-bazterkeriak ez izateko edo bazterkeriaren ondorioak arintzeko.

Baldintzak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten herrietakoen bateko erroldan azaltzea, eskabide aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.
  • 18 urte beteta edukitzea. Salbuespena izango dira adin horretara iristen ez direnak, baldintza horretan: gainerako baldintza guztiak beteta, ekonomikoki haien kontu dauden pertsonak baldin badituzte ardurapean, edo aitarik edo amarik gabeko umezurtzak badira 18 urtez beherako horiek.
  • Familia-unitateko pertsona guztien diru-sarreren batuketa ezarritako mugetara ez iristea.

Dokumentazioa:

  • Eskaeraren inprimakia beteta.
  • Dagokion unitatearen kide guztien NANren fotokopia.
  • Famili liburuaren fotokopia.
  • Bizikideen ondarearen aitorpen zinegina.
  • Famili unitatearen kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak.
  • Eskatzailearen edo bere familia unitateak eta/edo bizikideen unitateak dituen kapitalen ziurtagiriak edo froga-agiriak.
  • Gastuen fakturak edo aurrekontuak.
  • Egindako zorren frogagiria.
  • Langabezian daudenen langabezi txartela.
  • Errolda eta bizikidetasun ziurtagiriak.
  • INEMeko prestazioren ziurtagiria edo jasotzeko eskubiderik ez izatearen agiria.
  • Etxebizitzaren errentamendu-kontratua (errentarentzako laguntza eskatzen bada).
  • Onartutako laguntza sartzeko banketxearen izena eta kontu korrontearen zk. 20 digituekin.

Dokumentuak

  • Informazio gehiago
  • Eskaera orria.doc