Ezinduentzako Aparkatzeko Txartelaren eskaera

Ezinduentzako aparkatzeko txartela lanabes eraginkorra da pertsona horiek gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko; izan ere, mugitzeko arazo larriak izanik, garraiobide publikoak erabiltzeko mugatuta dauden hainbat pertsonak komunitateko esparruetara eta zerbitzuetara, euren kabuz, euren ibilgailu partikularretan, abiatu beharra dute, eta behin helmugara helduta, txartelak ibilgailua uzteko ematen dizkien abantailez baliatzen baitira. Txartela baliozkoa izango da horretarako seinalatutako lekuetan aparkatzeko, baita aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan ere, ezinbesteko denboraz, eta salbuespen batzuekin. Txartela bost urtean behin berritu beharko da titularraren bizitokiko udaletxean.

Baldintzak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko biztanle izatea.
  • Urritasun fisiko zein psikiko larri bat nozituz, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein foru aldunditako Balorazio eta Orientazio Unitateak emandako aldeko irizpena lortua izatea.
  • Eskatzen diren agiriak ekartzea.

Dokumentazioa:

  • Txartela eskatzeko inprimaki estandarizatua bete.
  • Eskatzailearen NAren fotokopia.
  • Minusbaliotasunaren mailaren eta dagozkion baremoen onarpena.

Dokumentuak

  • Informazio gehiago
  • Eskaera orria.doc