Eguneko zentroan sartzeko eskaera

Eguneko Zentroa, familiako egoera, gizarte-egoera, ezintasun fisiko edo/eta psikikoagatik mugatuta edo autonomiarik gabe eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste batzuen laguntza beharrean dauden 60 urtetik gorako pertsonei laguntza osoa eskaintzen dien zerbitzua da.

Baldintzak:

  • 60 urte beteta edukitzea
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera eguna aurreko azken 24 hilabeteetan, edo Gipuzkoan jaioa izanik azkeneko 10 urteetan gutxienez 24 hilabete bertan bizi izatea.
  • Bere osasun egoeran ez azaltzea osasun erakundeetan zaintza jarraituaren beharrik.
  • Zentroko elkarren arteko bizitza galaraz dezakeen portaera nahasmendurik ez edukitzea.
  • Adineko pertsona ezindutzat hartua izatea.

Dokumentazioa:

  • Menpekotasun balorazio eskaera (Osasun txostenarekin batera entregatu beharrekoa).
  • NANren fotokopia.
  • Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia.
  • Diru sarreren frogagiria.
  • Zerbitzu prestakuntzagatiko tasaren kobratzea egin litekeen banketxearen izena eta kontu korrontearen zk. 20 digituekin.

Dokumentuak

  • Informazio gehiago
  • Osasun txostena
  • Eskaera orria.doc