Egoitzara sartzeko eskaera

Adineko pertsonentzako egoitzek laguntza osoa eskaintzen diete bertan bizi diren adinekoei -ostatua, mantenua eta laguntza- bakoitzaren egoerari eta beharrei egokituta.

Baldintzak:

  • 60 urte beteta izatea.
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera eguna aurreko azken 24 hilabeteetan, edo Gipuzkoan jaioa izanik azkeneko 10 urteetan gutxienez 24 hilabete bertan bizi izatea.
  • Bere osasun egoeran ez azaltzea osasun erakundeetan zaintza jarraituaren beharrik.
  • Elkarren arteko bizitza larriki galarazi dezakeen portaera nahasmendurik ez izatea, bereziki prestatuta dauden zentroetan izan ezik.
  • Adineko menpekoa izatea.

 

Dokumentazioa:

  • Menpekotasun balorazio eskaera (Osasun txostenarekin batera entregatu beharrekoa).
  • Eskaera-inprimakia betetzea.
  • Famili unitateko kide guztien NAren fotokopia.
  • Famili unitateko kide guztien Errentaren gaineko Zergaren fotokopia eta Ondarearen gaineko Zergarena; behartuta egon ezean, pentsio edo bestelako edozein irabaziren agiriak, eta ondasun higikor eta higiezinen zinpeko aitorpena.

Dokumentuak

  • Informazio gehiago
  • Osasun txostena
  • Eskaera orria.doc