Udako oporrak gero eta gertuago daudela eta, Zegamako Bele Gazte Gaztelekuan izango dute zereginik nerabeek udara honetan. Asteburu honetan, gaztelekuan, udan egingo den programazioaren xehetasunak emango zaizkie nerabeei eta izen emateko baldintzen berri jakinaraziko zaie. Horretarako, nerabeek ostiral eta larunbat honetan, ekainak 4 eta 5, gaztelekutik pasa beharko dute informazioa jaso ahal izateko.