Maiatzaren 20an eta 22an ospatzekoak diren II. Zegamako Kilometro Bertikaleko eta XV. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiko izen-emate epeak irekita.

 

2016 urtean Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia Munduko Koparako (Skyrunner World Series) proba puntuagarria izango da eta aurtengo urtean  maiatzaren 22an ospatuko da. Bertan parte hartu nahi dutenek, urtarrilaren 18tik otsailaren 5era arteko (biak barne) epea izango dute aurre-izenematea egiteko www.kirolprobak.com webgunean. Dortsalen zozketa berriz otsailaren 26an izango da.

Halaber, maiatzaren 20an, arratsaldez, II. Kilometro Bertikala ospatuko da. Lasterketa hau Euskadiko Kilometro Bertikalen kopako proba izango da. Herriko plaza izango du abiapuntu eta Irauleko tontorra helmuga. Bertan parte hartu nahi dutenek, aurre-izenematea burutu beharko dute urtarrilaren 18tik otsailaren 5era bitartean (biak barne) www.kirolprobak.com webgunean. Dauden dortsalak baino izena emandakoak gehiago badira, zozketa egingo da otsailaren 26an.