Udal instalakuntzen ordutegiak aldatu egingo dira uda dela eta. Hona hemen ordutegiak.

UDALETXEA:

Uztailean, abuztuan eta irailean astelehenetik ostiralera 09:00etatik 15:00etara.

LIBURUTEGIA:

Ekainaren 24tik abuztuaren 2ra (biak barne), astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara. Abuztuaren 5etik irailaren 8ra (biak barne) liburutegia itxita egongo da.

GAZTELEKUA:

Uztailean astearte eta ostegunetan 10:30-13:30 (ekintza bereziak dauden egunetan itxita). Abuztuan itxita.

KZGUNEA:

Uztailean goizez egongo da irekita (giltzak udaletxean eskatu behar dira). Abuztuan itxita.

UDAL GIMNASIOA:

Abuztuan harrera eta sauna goizez egongo da irekita 09:00etatik 13:00etara. Abuztuaren 21etik 25era (biak barne) itxita.

UDAL IGERILEKUA:

Uztaila, abuztua eta irailaren 8arte, 11:00etatik 20:00etara irekita.