Datorren azaroaren 22an, TREBAGurasoak egitasmoaren barnean, hitzaldia egongo da Zegaman haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta. Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean. 

TREBAGurasoak. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Udalek gurasoei zuzendutako TREBA Gurasoak prestakuntza ekimena jarri dute abian. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek. Zegaman, haur eta nerabeen gurasoentzako (0-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat) “ARAUAK ETA MUGAK FAMILIAN. NOLA EZARRI ERA ASERTIBO BATEAN” hitzaldia antolatuko da. Azaroaren 22an, asteartea, 17:30etatik 19:00etara izango da Leyre Cano trebatzailearen eskutik eta hitzaldia euskaraz izango da (lekua izen emate kopuruaren arabera zehaztuko da). Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da azaroaren 18 aurretik  (plaza mugatuak).

Informazio gehiagorako deitu 690264843 telefonora.