Zegaman, datorren larunbatean, otsailaren 4ean, Santa Ageda Bezpera ospatuko da.

Euskal Herrian oles egiteko ohitura dugu eta Zegaman ere ohitura honek bizirik dirau gure arbasoek ere aurreko arbasoen ohiturak maite eta bizi zituztelako eta gure ardura da beraz gure oinordekoei gure kulturaren altxor hau ere helaraztea. 

Beraz, larunbatean, arratsaldeko 18:30etan emango zaio kantu eskeari irteera, zinea egon zeneko orubearen ondotik. Tobera Musika Eskolako musikariak izango dira eskean lagun. Eskea amaitzean, afaria izango da Ostatuan parte hartzaile guztientzat.

Kultura Batzordetik gonbidapena luzatzen zaizue parte hartzeko ( ahal izanez gero baserritarrez jantzita).

"Otsailaren laugarrena da

Santa Ageda bezpera

gazte jendea elkar harturik

atera gera eskera"

(Anastasia Larreari, 1990ean Zegaman jasoa)