Zegaman ere, Gabon Eguna ospatuko dute abenduaren 24ean.

Abenduaren 24an, igandea, ohiturari eutsiz hainbat kantu-eske saio izango dira egun osoan zehar herrian. Gabon kantak ezpainean, giro berezia piztu nahi da herrian.

11:00etatik aurrera Aitxuri Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolaturik, gabon kantak abestuz ibiliko dira haur eta gurasoak kalean zehar.

15:00etatik aurrera, Gazte Herexa Elkartekoak baserriz-baserri aterako dira kantu eskean.

Arratsaldeko 18:00etan berriz, Olaran auzoan elkartu eta Olentzerorekin batera herrriko kaleetan zehar gabon kantuz elkarri eta herritar guztioi zorionak eta bakea giro herrikoian ospatzeko. Ekintzari bukaera 20:00ak aldera emango zaio herriko plazan.