Maiatzaren 21ean, aurten 12 urte beteko dituzten zegamarrei harrera berezia egingo diete Bele Gazte Gaztelekuan. Egun hau antolatzeko, maiatzaren 13 eta 20an (ostiralak) elkartuko dira gainontzeko gaztelekuko nerabeak prestaketa lanak aurrera eramateko.