Larunbat honetan, maiatzak 21, aurten 12 urte betetzen dituzten zegamarrei ongi etorria egingo diete Bele Gazte Gaztelekuan. Arratsalde dibertigarri bat pasa dezaten, lanean aritu dira gainontzeko beste gaztelekuko kideak jolasak eta bestelakoak prestatzen. 24 neraberi egingo zaie aurten harrera beroa.