Pasa den larunbatean, maiatzaren 15ean, aurten 12 urte betetzen dituztenei ongi etorria egin zieten gaztelekuko beste kideek. Jolasak, altxoarren bila... ederki pasatu zuten nerabeek. Guztira, 18 nerabe izango dira aurten gaztelekuko ekintzetan parte hartuko duten partaide berriak. Uda garaian izango dute aukera gaztelekutik antolatzen diren ekintzetan izena emateko. ONGI ETORRI BELE GAZTE GAZTELEKURA NESKA-MUTILAK!!!