Maiatzaren 29ko XI. Junior Trail lasterketan bolondres lanak egingo dituzte gaztelekuko nerabeek. Egun horretan egin behar dutenaren gaineko zehaztasunak jakiteko, larunbat honetan, maiatzak 14, maratoi txikiko ibilbidea egingo dute nerabeek, arratsaldeko 15:30etan Zegamako plazatik irtenda.