Zegamako Bele Gazte Gaztelekukoek ere eman diote amaiera ikasturteari. Ekainaren 21ean hasi eta hainbat ekintza burutu dituzte sei astetan zehar. Uztailak 27an eman zioten ikasturteari amaiera, Murgizelai parkean bildu ziren denak eta lehenik ikasturtea baloratzeko galdetegi bat bete behar izan zuten nerabeek. Ondoren bingo jolasa eta azkenik afaria.
Jarduera guztiak sei aste hauetan normaltasunez garatu ahal izan dira. Ezarritako osasun segurtasun protokoloak emaitza ona izan dute eta udalak positiboki baloratu du.
Argazkian nerabeak Sobrongo abentura parkera egindako irteeran.