Ekainaren 21ean hasi ziren Zegamako Udaleko Gazteria Sailak antolatzen dituen haurren udalekuak eta pasa den ostiralean amaitu ziren sei asteren ondoren.
Hainbat eta hainbat ekintza egin dituzte haurren gozamenerako. Gurasoei balorazioa eskatu diete galdetegi baten bidez eta ekarpenak kontuan izango ditu udalak.
Jarduera guztiak sei aste hauetan normaltasunez garatu ahal izan dira. Ezarritako osasun segurtasun protokoloak emaitza ona izan dute eta udalak positiboki baloratu du.
Argazkian aurtengo begirale taldea.