2022-04-09

XII.GAZTE EUNE

Larunbat honetan, apirilak 9, XII. Gazte Eune ospatuko da Zegaman.

Egun honetarako Gazte Herexa Elkarteak antolatutako ekimenetan parte hartuko dute gaztelekukoek ere.


2022-04-08

22. KORRIKA

Gaztelekua ere euskararen alde!

Apirilak 8an, ostirala, 17:30ak inguruan pasatuko da 22. KORRIKA Zerain-Seguratik. 

Ondoren, 19:00ak inguruan, hainbat ekintza antolatu dira jai giroak jarrai dezan. 

Gaztelekutik parte hartzera animatzen zaituztegu!!!




2022-03-25

ZEGAMA HERRI FEMINISTA BATERUNTZ. NERABEENTZAT JARDUNALDIAK

Gaztelekuko nerabeekin feminismoaren gaia landuko dute datozen astetan.

Lehen lan saioak ostiral honetan, martxoak 25, izango dira.

Informazio gehiagorako klikatu albistean eta atxikitako bi dokumentutan duzue informazio guztia.


2022-03-19

PINTXO LEHIAKETA GAZTELEKUAN

Larunbat honetan pintxo lehiaketa egingo dute gaztelekuan. Sariak banatu ondoren, pintxoak dastatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.


2022-03-18

ZEGAMA HERRI FEMINISTA BATERUNTZ. AURKEZPEN BILERAK

BELE GAZTE GAZTELEKUAN  EKIMEN BERRITZAILE bat aurrera eramango dute datozen astetan. 

Ostiral honetan, martxoak 18, adin taldeka bilduko dira gaztelekuan, nerabeei proiektua esplikatu asmoz.

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.


2022-03-12

GASTEIZKO SALTINGera IRTEERA GAZTELEKUTIK

Larunbat honetan, arratsalde pasa ederra antolatu dute gaztelekutik. Gasteizko salting-era egingo dute irteera. 

Irteera ordua 15:45etan farmazia aurrean. Zegamara itzulera berriz, 21:00ak aldera izango da.


2022-03-11

TREBAGazteak. "ADIMEN EMOZIONALA: Zer da sentitzen dudana?"

TREBA Gazteak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Udalek elkarlanean antolatutako doako  gazteentzako prestakuntza-eskaintza da. 

Zegaman 18-30 urte bitarteko gazteentzat tailerra eskeiniko da. “ ADIMEN EMOZIONALA: zer da sentitzen dudana?”. Martxoaren 11an, 17:30etatik 20:30etara Kultur Etxean izango da, Emoki elkartearen eskutik.  

Izena emateko ondorengo estekaren bidez egin beharko da martxoaren 9 aurretik (plaza mugatuak):https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gazteak/adimen-emozionala-zegama


2022-03-05

FUTBITO TXAPELKETA GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, martxoak 5, arratsaldeko 17:00etatik aurrera FUTBITO TXAPELKETA egingo dute gaztelekukoek eskolako patioan.


2022-02-26

PELIKULA EMANALDIA GAZTELEKUAN

Pelikula emanaldia egongo da larunbat honetan gaztelekuan arratsaldeko 17:30etan.

Bertaratzen direnen artean erabakiko dute zein filma ikusi.

 



Denera 15 orrialde