2022-06-04

2022ko UDA GAZTELEKUAN. IZEN EMATEA

Hainbat ekintza antolatu dituzte Bele Gazte Gaztelekukoek nerabeekin udan egiteko. 

Izen ematea ekainak 3tik 10era izango da. 

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.



2022-05-21

PARTAIDE BERRIEI ONGI ETORRIA GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, maiatzak 21, aurten 12 urte betetzen dituzten zegamarrei ongi etorria egingo diete Bele Gazte Gaztelekuan.

Arratsalde dibertigarri bat pasa dezaten, lanean aritu dira gainontzeko beste gaztelekuko kideak jolasak eta bestelakoak prestatzen.

24 neraberi egingo zaie aurten harrera beroa.


2022-05-20

PARTAIDE BERRIEI ONGI ETORRIA PRESTATZEN

Maiatzaren 21ean, aurten 12 urte beteko dituzten zegamarrei harrera berezia egingo diete Bele Gazte Gaztelekuan.

Egun hau antolatzeko, maiatzaren 13 eta 20an (ostiralak) elkartuko dira gainontzeko gaztelekuko nerabeak prestaketa lanak aurrera eramateko.


2022-05-14

MARATOI TXIKIKO IBILBIDEA EGITEA

Maiatzaren 29ko XI. Junior Trail lasterketan bolondres lanak egingo dituzte gaztelekuko nerabeek.

Egun horretan egin behar dutenaren gaineko zehaztasunak jakiteko, larunbat honetan, maiatzak 14, maratoi txikiko ibilbidea egingo dute nerabeek, arratsaldeko 15:30etan Zegamako plazatik irtenda.




2022-04-30

ARRATSALDE LIBREA GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, apirilak 30, arratsalde libreaz gozatzeko aukera izango dute nerabeek gaztelekuan. 

Gaztelekua irekita egongo da 16:30etatik 20:30etara.



2022-04-12

HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAKO ESKAINTZA

Ekaina eta uztailean udaleku irekiak eta udako haur txokoa antolatu ditu Udalak haurrentzat eta Bele Gazte Gaztelekuan nerabeentzat ere izango da zer eginik uda partean.

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean eta atxikita dagoen dokumentuan zehaztasun denak dituzue.



2022-04-09

XII.GAZTE EUNE

Larunbat honetan, apirilak 9, XII. Gazte Eune ospatuko da Zegaman.

Egun honetarako Gazte Herexa Elkarteak antolatutako ekimenetan parte hartuko dute gaztelekukoek ere.


Denera 15 orrialde