2022-11-22

TREBAGurasoak. ARAUAK ETA MUGAK FAMILIAN

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Udalek gurasoei zuzendutako TREBA Gurasoak prestakuntza ekimena jarri dute abian. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek. Zegaman, haur eta nerabeen gurasoentzako (0-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat) “ARAUAK ETA MUGAK FAMILIAN. NOLA EZARRI ERA ASERTIBO BATEAN” hitzaldia antolatuko da. Azaroaren 22an, asteartea, 17:30etatik 19:00etara izango da Leyre Cano trebatzailearen eskutik eta hitzaldia euskaraz izango da (lekua izen emate kopuruaren arabera zehaztuko da). Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da azaroaren 18 aurretik  (plaza mugatuak).

Informazio gehiagorako deitu 690264843 telefonora.


2022-11-18

TREBAGazteak saioa. ZURE BURUA MAITATZEN IKASI

TREBA Gazteak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Udalek elkarlanean antolatutako doako  gazteentzako prestakuntza-eskaintza da.

Zegaman 18-30 urte bitarteko gazteentzat tailerra eskeiniko da. “ ZURE BURUA MAITATZEN IKASI”

Azaroaren 18an, ostirala, 17:00etatik 20:00etara izango da Anduetza Parketxean, Ainhoa Urretagoiena trebatzailearen eskutik. 

Izena emateko, liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da (plaza mugatuak) azaroaren 16 aurretik.




2022-10-27

BERTAN BEHERA. TREBAGazteak saioa. EMOZIOEN KUDEAKETA

Azaroak 4ko tailerra BERTAN BEHERA geratuko da. Martxora atzeratu da. Zabalduko dugu informazioa orduan.

Hala ere, azaroaren 18an beste tailer interesgarri bat antolatuko da eta datorren astean informatuko zaituztegu.


2022-10-24

TREBAGazteak saioa. EMOZIOEN KUDEAKETA

TREBA Gazteak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Udalek elkarlanean antolatutako doako  gazteentzako prestakuntza-eskaintza da.

Zegaman 18-30 urte bitarteko gazteentzat tailerra eskeiniko da. “ Emozioen kudeaketa”

Azaroaren 4an, ostirala, 17:00etatik 20:00etara izango da, Jone Zalduegi (Emoki) irakaslearen eskutik. 

Izena emateko, liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da (plaza mugatuak) azaroaren 2 aurretik.


2022-10-22

PIZZAK EGITEA GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, urriak 22, pizzak egingo dituzte gaztelekuan arratsaldeko 16:30etatik aurrera.



2022-10-15

FUTBOLIN ETA PING PONG TXAPELKETA

Larunbat honetan, urriak 15, futbolin eta ping pong txapelketa izango dute nerabeek gaztelekuan.

Sari ugari izango da bertaratutakoentzat!!!


2022-10-08

BOLEIBOLA GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, boleibola izango dute gaztelekuan.




Denera 15 orrialde