2023-06-02

BELE GAZTE GAZTELEKUKO UDAKO EKINTZETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKITA EKAINAREN 9rarte

Zegamako Bele Gazte gaztelekuan ekainaren azken bi astetan eta uztail osoan zehar egiteko ekintza ugari antolatu dituzte, abuztuan gaztelekua itxi aurretik. Ekintza hauek 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta egongo dira eta hauetan parte hartzeko izen ematea irekita dago ekainaren 9rarte, derrigorrezkoa izango delarik izena ematea antolatutako ekintzetan parte hartzeko.



2023-05-27

MIHILUZE III.EDIZIOA

Larunbat honetan, maiatzak 27, arratsaldeko 17:30etatik aurrera MIHILUZE LEHIAKETAREN III. EDIZIOA egingo dute gaztelekuan.


2023-05-20

TALOAK EGITEA GAZTELEKUAN

Larunbat honetarako, maiatzak 20, plan bikaina dute Bele Gazte Gaztelekuan nerabeek. Txokolotezko eta txorizozko taloak egingo dituzte arratsaldeko 16:30etan hasita.


2023-05-19

UDAKO PROGRAMAZIO BILERA GAZTELEKUAN

Zein ekintza egin nahi dituzu udan gaztelekuan? eman zure iritzia ostiral honetan, maiatzak 19, gaztelekuan. 

Nerabeen iritziak kontutan izanda aurtengo udako programazioa egingo da Bele Gazte Gaztelekuan.


2023-06-01

NERABEEN GURASOENTZAKO SEXUALITATE SAIOA

Sexualitatearen gaia landuko da eragile desberdinekin. Oraingoan nerabeen gurasoei zuzendutako saioa izango da (11-18 urte bitarteko seme alabak dituzten familiko gurasoei).

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.



2023-04-29

MARATOI TXIKIKO IBILBIDEA EGITEA GAZTELEKUTIK

Larunbat honetan, apirilak 29, goizeko 9:30etan abiatuko dira nerabeak Junior Trail lasterketako ibilbidea egitea. Maiatzaren 14an bolondres lanak egingo dituzte gaztelekuko erabiltzaileek XII. Junior Trail lasterketan eta bertan izango dituzten zereginak ikasteko helburuarekin egingo da larunbateko mendi ibilaldia.




2023-04-03

ASTE SANTUKO EKINTZAK GAZTELEKUAN

Aste Santu hauetan ere bi ekintza egingo dira Bele Gazte Gaztelekuan nerabeei zuzenduta:

apirilak 12an pelikula emanaldia eta apirilak 13an boleibola, zumba eta afari merienda. Bi egunetan 17:00etan hasiko dira ekintzak.


2023-04-01

PARTAIDE BERRIEI HARRERA GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, apirilak 1, aurten 12 urte beteko dituztenei harrera egingo diete gaztelekuan.

Gainontzeko gaztelekuko partaideek jolasak prestatu dituzte egun honetarako eta ondoren meriendatxoa egingo dute denek elkarrekin.


Denera 15 orrialde