2021-10-14

TREBAGazteak. "ZEURE BURUA ULERTZEN IKASI! AUTO-EZAGUTZA ETA ONARPEN PERTSONALA, OSASUN MENTALERAKO GILTZA"

TREBA Gazteak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Udalek elkarlanean antolatutako doako  gazteentzako prestakuntza-eskaintza da. 

Zegaman 18-30 urte bitarteko gazteentzat tailerra eskeiniko da. “ Zeure burua ulertzen ikasi! Auto-ezagutza eta onarpen pertsonala, osasun mentalerako giltza”. Urriaren 22an, 17:30etatik 20:30etara Kultur Etxean izango da, Ainhoa Urretagoiena irakaslearen eskutik.  

Izena emateko ondorengo estekaren bidez egin beharko da urriaren 15 aurretik (plaza mugatuak): https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gazteak/osasun-mentala-zegama

2021-10-08

2021-10-04

TREBAgurasoak

TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimen berria da, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. 

2021-08-04

AURTENGO HAURRENTZAKO UDAKO ESKAINTZA AMAITU DA

Ekainaren 21ean hasi ziren Zegamako Udaleko Gazteria Sailak antolatzen dituen haurren udalekuak eta pasa den ostiralean amaitu ziren sei asteren ondoren.
Hainbat eta hainbat ekintza egin dituzte haurren gozamenerako. Gurasoei balorazioa eskatu diete galdetegi baten bidez eta ekarpenak kontuan izango ditu udalak.
Jarduera guztiak sei aste hauetan normaltasunez garatu ahal izan dira. Ezarritako osasun segurtasun protokoloak emaitza ona izan dute eta udalak positiboki baloratu du.
Argazkian aurtengo begirale taldea.

2021-08-04

GAZTELEKUKO 2020-2021 IKASTURTEA AMAITU DA

Zegamako Bele Gazte Gaztelekukoek ere eman diote amaiera ikasturteari. Ekainaren 21ean hasi eta hainbat ekintza burutu dituzte sei astetan zehar. Uztailak 27an eman zioten ikasturteari amaiera, Murgizelai parkean bildu ziren denak eta lehenik ikasturtea baloratzeko galdetegi bat bete behar izan zuten nerabeek. Ondoren bingo jolasa eta azkenik afaria.
Jarduera guztiak sei aste hauetan normaltasunez garatu ahal izan dira. Ezarritako osasun segurtasun protokoloak emaitza ona izan dute eta udalak positiboki baloratu du.
Argazkian nerabeak Sobrongo abentura parkera egindako irteeran.

2021-06-05

BELE GAZTE GAZTELEKUAN UDAKO EKINTZAN MARTXAN

Zegamako Bele Gazte gaztelekuan ekainaren azken bi astetan eta uztail osoan zehar egiteko ekintza ugari antolatu dituzte, abuztuan gaztelekua itxi aurretik. Ekintza hauek 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira eta hauetan parte hartzeko izen ematea irekita dago ekainaren 12rarte, derrigorrezkoa izango delarik izena ematea antolatutako ekintzetan parte hartzeko.

2021-04-28

ZEGAMAKO UDALAK HAUR, NERABE ETA GAZTEEN AISIALDI HEZITZAILEAREN EKINTZAK BURUTZEKO COVID-19aren PREBENTZIO ETA KONTROLERAKO HARTUKO DITUEN NEURRIAK ETA EZARRIKO DITUEN IRIZPIDE ETA PROTOKOLOAK

MEDIDAS Y PROTOCOLOS DE PREVENCIÓN Y CONTROL DEL COVID-19 POR PARTE DEL AYUNTAMIENTO DE ZEGAMA PARA LA REALIZACIÓN DE LAS ACTIVIDADES DE OCIO EDUCATIVO INFANTIL Y JUVENIL.

Dokumentazio guztia hemen kontsultatu dezakezue (klikatu albistearen izenburuan).

Podéis consultar aquí toda la documentación (haz clic en el título de la noticia).

2021-06-04

UDAKO GAZTELEKUKO EKINTZETAN PARTE HARTZEKO INFORMAZIOA ZABALTZEN

Udako oporrak gero eta gertuago daudela eta, Zegamako Bele Gazte Gaztelekuan izango dute zereginik nerabeek udara honetan.

Asteburu honetan, gaztelekuan, udan egingo den programazioaren xehetasunak emango zaizkie nerabeei eta izen emateko baldintzen berri jakinaraziko zaie.

Horretarako, nerabeek ostiral eta larunbat honetan, ekainak 4 eta 5, gaztelekutik pasa beharko dute informazioa jaso ahal izateko.

2021-05-28

EMOZIOAK EZAGUTZEN JOLASA ETA UDAKO PROGRAMAZIOA ADOSTEA

Asteburu honetan nerabeek Bele Gazte Gaztelekuan lan bikoitza izango dute; alde batetik emozioen lanketa egingo da modu xumean eta bestetik, udan egingo dituzten ekintzak adostuko dituzte.

Izena emateko, ohiko moduan, whahatsAppez bidalitako zerrendan egin beharko da. 

Denera 5 orrialde