Aplikazio habiaratuak
ZABORBILKETA ZERBITZUA
ZABORBILKETA ZERBITZUA
Edukiontziak
Hondakinak, egoki sailkaturik dagokion edukiontzira atera behar dira.
Organikoa
Hondakin organikoen edukiontzi marroia erabiltzeko beharrezkoa da kubo
aireztatua, poltsa konpostagarriak eta edukontzia irekitzeko identifikazio txartela.
Errefusa
Errefusaren edukontzia (grisa) asteazkenetan soilik ireki ahal da eta hau irekitzeko beharrezkoa da identifikazio txartela.
Pixoihalentzako edukiontzi bereziak
Pixoihalak ateratzeko edukiontzi bereziak daude (grisak) eta hauek erabiltzeko beharrezkoa da identifikazio txartela horretarako aktibatuta egotea.
Ontzi arinak
Edukiontzi horia da. Ez dago identifikazio txartel beharrik irekitzeko.
Papera eta kartoia
Edukiontzi urdina da. Ez dago identifikazio txartel beharrik irekitzeko.
Beira
Edukiontzi berdea da. Ez dago identifikazio txartel beharrik irekitzeko.
Bestelako edukiontziak
Sukaldeko olioa, pilak, arropa zein osagarriak eta kafe kapsulak biltzekoa.Andraitz kaleko gune ezberdinetan daude kokatuta, egunero atera daitezke eta horretarako ez da behar identifikazio txartelik.
Tamaina handiko trasteen bilketa
Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkiluak, etab...) hileko 2. eta 4. astearte gauean atera behar dira edukontziak dauden puntuetan. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da
Sasieta 943 161 555.
Landa eremuetako birziklaguneak
Landa eremuan bizi diren herritarrek hondakinak egoki sailkatuak eta dagokion edukontzian utzi behar dituzte ondorengo bilketa guneren batean:
- Intxausti industrialdea
- Ondarraldea (Barbariko bidegurutzean)
- Otzaurte
Aplikazio habiaratuak
Altzari eta etxetresna elektrikoak ateratzeko egutegia
Altzari eta etxetresna elektrikoen bilketa