KOKAPENA

 

 

Zegama, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean kokatuta dago. Aizkorri, Gipuzkoa eta Arabako Lurralde Historikoen arteko mugarri bilakatzen da eta aldi berean Nafarroarekin ere muga egiten du; zehaztuaz, iparraldean Zerain eta Segurarekin, ekialdean Segura eta Idiazabalekin, mendebaldean Legazpirekin eta hegoaldean Asparrena eta Zalduendorekin, Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoa deritzon naturagune pribilejiatua kontutan hartzen badugu.

Zegama 296m-ko garaieran dago kokatuta eta 35Km2 azalera du, gaur egun 1543 biztanle ditu.

Ekonomi jarduera nagusiak industrian daude, artzantza eta nekazal iharduerak ere neurri batean mantentzen direlarik. Zegamatik, Donostia, Gasteiz eta Iruñera distantzia bera dagoela esan dezakegu. 

Aizkorriko mendikatea Zegamako barrutian dago eta bertako gailurrik garaienak, Aitxurik 1551m ditu. Zegama bailararen hasieran dago, bertatik Oria ibaia garbia bezain gardena dihoalarik. Ingurunea aitortu den bezala menditsua da eta hein berean kutsatu gabea. Pakea, lasaituasuna, ixiltasuna, garbitasuna, natura... bertan gozatu daitezkeelarik.

Guzti hau eskualdeko gune industriala den Beasain, Ordizia eta Lazkaotik 12km-ra dago. Industrian lan egiten duten zegamar gehienek, Zegamako enpresaz gain, industri herri hauetan dute ogibidea.

Aizkorri Mendilerroak bere begietan duen paregabeko inguruneak kantauri mediterranear isurialdeak bereizten ditu, berau, herri honek laurogeiko hamarkadan jasan duen desindustrializazioaren lekuko izan delarik.

Zegamak, kantauri ekialdeko klima du. Bere batazbesteko tenperatura 12ºC ingurukoa da. Neguan Aizkorri mendikatean elurteak ematen direnean, tenperaturak beherakada nabarmena egiten dute. Euri egunak, gutxi gora behera urtearen erdira iristen dira eta udazkeneko haizea ere aipagarria da.