IDAZKARITZA Bikoiztu 1

IDAZKARITZA

Arduradun teknikoa

Eztizen Agirresarobe  

Zerbitzuak

  • Herritarrei informazioa ematea
  • Udal eskumeneko ziurtagiriak, Udalean dagoen dokumentazio orokorrari buruzkoak barne.
  • Udal organoei buruzko fede publikoa.
  • Lege-aholkularitza ematea; aurretiazko txostenak ematea gehiengo kualifikatua behar duten erabakien espedientetan zein lege edo erregelamendu batek halaxe eskatzen duenean (besteak beste, Ordenantzak, estatutuak, plangintzako eta kudeaketarako hirigintzako tresnak zein hitzarmenak onartzeko, lizentziak emateko, lanpostuen zerrenda, soldata-masaren gehikuntza, tokiko ondasunen defentsa onartzeko, ofiziozko berrikuspenean eta administrazio-errekurtsoetan, etab...). Osoko bilkuran bertan hartzen diren erabakien legezkotasunaz informatzea. 
  • Gardentasuna bermatzea, informazio publikoa eskuratzeko espedienteetan eta datuak babesteko espedienteetan txostena ematea.
  • Ondarezko erantzunkizunen eta zigor prozeduren espedientetan instrukzio eramatea.
  • Aktak prestatzea: Udalbatzaren osoko bilkurakoak eta informazio Batzordekoak (eskuordetuta dagoenean)
  • Udalbatzako kideen interesen erregistroa.
  • Artxiboen eta erregistroen zuzendaritza.
  • Hauteskunde Batzordearen delegatu gisa jardutea.
  • Kontratazioa.
  • Pertsonaleko gaiak: izendapenak, kontratazioak, lan eskaintza, programak eta planak, etab...
  • Estatistikak
  • Arloko legeriak eskatutakoa.

 

Harremanetarako

  • Telefonoa: 943 80 11 15
  • Posta elektronikoa: idazkaria@zegama.eus
  • Ordutegia: 9:00 - 16:00