ELOR TXIKI ATERPE - TXABOLA

ELOR TXIKI ATERPE - TXABOLA

 

Elortxiki Zegamako Iparraldeko  mugan kokatzen den 870 metroko  altuerako mendi tontorra da. Bertatik erruz  bistaratzen dira bai Oria bailara,  Urola bailara, Aizkorri mendi lerroko mendi  garai gehienak, Aratz eta baita Aralar  Parke Naturaleko mendiak ere. Elortxiki  Gipuzkoako paraje ederrenetakoa dela ezin uka daiteke, bertan zaudenean  behintzat horixe da burura datorkizun bakarra. 

Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko eremuan barneratzen den tontor honetan aterpetxabola txiki bat eta hainbat mahai daude.

Orain arte ez bezala edozeinek egun pasa bat egiteko moduan dugu jada paraje eder hau. Aterpeko alde bat irekita egon ohi da eta bertan beheko sua, mahai bat eta banku luze bat daude. Beste aldea berriz itxita dago eta edonork bertara lo egitera joan nahiko balu bertako giltzak eskuratzea bestetik ez du behar. Itxitako gune honetan beheko su eder bat eta lo egiteko eremu zabal bat daude, hori bai, norberak eraman beharko ditu alfonbra edo esterila eta zakua. 

Giltzak udaletxean eskatu behar dira eta 10€-ko fidantza utzi behar da.