Eduki publikatzailea
Atzealdea TREBAGazteak. AUTOEZAGUTZA ETA ONGIZATE EMOZIONALA
2025·11·03

TREBAGazteak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Udalek elkarlanean antolatutako doako gazteentzako prestakuntza-eskaintza da. Zegaman, 17-24 urte bitarteko gazteentzat bi saio eskainiko dira. “ ONGIZATE EMOZIONALA: oinarrizko ikastaroa” azaroak 21ean (ostirala) 17:00etatik 20:00etara egingo da, Ainhoa Urretagoiena trebatzailearen eskutik. Bigarren saioa “ONGIZATE EMOZIONALA: Stop antsietatea” azaroak 29an (larunbata) 17:00etatik 20:00etara egingo da, Badabidebat zerbitzuaren eskutik. Izena emateko ondorengo estekan egin beharko da: gip.eus/9c76v (plaza mugatuak). Saio bakoitzerako izen emate bat.

