Eduki publikatzailea

Atzealdea Eneko Goiburuk irabazi du Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko 26. Gazta Lehiaketa

14 gazta aurkeztu dira lehiaketara

2025·11·15


Azaroaren 15ean San Martin Feria ospatu zen Zegaman, eta azokaren barnean Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko 26. Gazta Lehiaketa. 14 gazta aurkeztu ziren lehiaketara, 7 gipuzkoar eta 7 arabar. Epaimahai lanetan, Idiazabal Jatorri Izendapeneko 2 dastatzaile ofizial (Irene Arbizu eta Marisol Vicente), Sant Sadurní d´Anoiako alkatea (Pere Vernet), La Seu d´Urgelleko zinegotzia (Bàrbara Romeu), Nerea Arruti aizkolaria eta Jose Ramon Soroiz aktore legorretarra aritu ziren eta euren iritziz hauexek izan ziren aurtengo gazta lehiaketako 3 gaztarik onenak:

1.- Eneko Goiburu (Segura)

2.- Zabaleta S.C. (Muniain)

3.- Patxi Lopez de Uralde (Larrea)