Eduki publikatzailea
Atzealdea BANDOA XXV. ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIA
Oihana Zubizarreta Otaegui
Orain dela 1 Hilabetea aldatuta.
XXV. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren inguruko bandoa
2026·05·12

XXV ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIA izeneko nazioarteko kirol-proba ospetsua maiatzaren 17an egingo denez, Udalak, ekitaldiaren antolatzaile gisa, hartutako kontratu-konpromisoak behar bezala betetzeko, indarrean dagoen araudia betetzen dela bermatzeko eta ekitaldi hori nazioarteko kirol-egutegian mantentzeko interes orokorrari kalte egin diezaioketen gehiegizko publizitate- eta merkataritza-jarduerak saihesteko, honako bandoa eman da.

