Publicador de contenidos
Atrás UDALERRI EUSKALDUNETAKO GAZTEEN UDALEKUAK
17·03·2025
Udalerri Euskaldunetako Gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAK.
Martxoaren 1etik 31ra zabalik dago Salto! udalekuetan izena emateko epea. 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteek eman dezakete izena.
Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Baliarraindik Idiazabelerako bidea egingo dute gazteek, Tolosaldean hasi eta Goierrin barrena. Zaldibian eta Ataunen ere egingo dituzte bina gau.
Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2007 eta 2010 urteen artean jaotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gaztek euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.